XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KRONIKA ENKUESTA BAT

Espainiko Liturjiaren gotzai-komisioak enkuesta bat egin du Liturji eraberritzetaz.

Galderak apaizei, lekaimeei eta seglarrei bialdu zaizkie.

Lekaimeen artean, ehunetik larogei ta zazpik erantzun dute, apaizen artean larogei ta bederatzik, laikoen artean, berrogei ta zazpik.

Enkuesta hontan parroki, gizarte giro eta galdetuen adinak gogoan euki dira.

Apaizen artean, eraberritzearen alderdi onak gehienak baliarazi dituzte, eta batez ere, kristau-bizitzarekin zer-ikusi handia duten aldetik.

Nahiz eta eraberritzearen aurrerapenak aitortu, apaiz gazteen artean optimismu gutxiago agertzen da, batez ere, Iparraldeko, Ipar-Sortaldeko eta Erdi aldeko apaiz taldeetan.

Atzerapide edo kalte piskaren bat ikusten dutenen artean, batzuek beren kabuz aurrera hartzea (heunetik hogei ta amabostek), beste batzuek barruko berritzerik ez dala izan, azalekoa baizik.

Latinetaz, keinuetaz eta beste horrelakoetan gutxik azaldu dute beren kezka.

Latin, polifoni klasikua, e. a. galtzeak, gehiegi esku-sartzeak, bereiziki berrogei urtetatik gora dijoaztenak arduratzen ditu.

Hala ere, gora-behera hontan, adin guzietan, alderdi honak gehiago nabaitzen dira txarrak baino.

Lekaimeak, ehunetik larogei ta emezortzik atsegin handikoa izan zaiela erantzun dute.

Eta egite batzuek beren postura berritzaile hori aitortzen dute: batez ere, izkuntza bizia erabat sartu da Eukaristia ospatzean, heunetik larogei ta zazpik osoro jatorrizko mintzairan egiten dute.

Eliz-otoitzari (Officium Divinum) buruz koska gehiago arkitzen dira.

Hemen, batez ere, lekaime aktibuen eta kontenplatibuen bi munduak alkarrengandik urrutiratzen dira.

Aurrenekoak gehienek beren hizkuntzan errezatzen duten bitartean (ehunetik hirurogei ta emeretzik), besteak, ahunetik larogei ta hiruk, erabat lateraz otoizten dute.